Igartubeiti Baserri Museoak diru laguntza lortu du Next Generation deialditik

2022/12/28
Hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan

Igartubeiti Baserri Museoak Next Generation deialditik dirulaguntza bat jaso du "Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" kultur proiektua garatzeko. Proiektu horrek hainbat sormen eta arte prozesu aktibatuko ditu landa-inguruneetan.

Igartubeiti Baserri Museoak bultzatuta, Ezkio-Itsason, Gabirian eta Zerainen garatuko da, tokiko eragile, komunitate eta artista parte-hartzaileei zuzendutako egoerak eta esperientziak aktibatuz.

Zerainen egoitza artistiko bat, Igartubeitin arteari, lurraldeari eta landa-inguruneari buruzko topaketa batzuk, Gabirian eta Igartubeitin egingo diren tailer esperimentalak eta prozesuak biltzen dituen argitalpen bat izango dira aldi berean garatuko diren lau lan-ardatzak eta praktikak.

 

Barne Begiradak