Igartubeiti baserria eta "Gaua" filma

2025/11/20
Igartubeiti baserria zinema aretoetan ikusgai dagoen Gaua filmaren eszenatokia.

 

Bideoan, Kattalinek (Yune Nogueiras aktorea) "Gaua" filmaren protagonistak, Igartubeiti baserrian grabaketetarako erabili zituzten bi gune erakusten dizkigu. 

Igartubeitiko sukaldea da Kattalinen eta Peioren etxea eta lehortegia, artoa lehortzen zuten gunea da Eugeniaren etxea, non Maritxu ohean dagoen. 

Adi egon, laister bisita gidatuak egingo ditugu, garai hartako jantzi eta burukoen azalpenak emanez eta grabaketak egin ziren espazioak ikusiz... 

Ez galdu filma, pertsonai mitologikoak, emakumearen papera, jantziak eta euskara...