Igartubeiti Baserria eta Handia

2018/02/08
Handia Filmea arrakasta izugarria izaten ari da. Horren adibide dira esaterako Goya sariak, egindako lanaren aitorpena. Igartubeiti Baserri Museotik ere gure zorion eta eskerrona adierazi nahi diogu lan talde guztiari. ZORIONAK HANDIA!

Igartubeiti Baserriak Handia filmean "presentzia" berezia izan du. XVI. mendeko dolare-baserri zaharra filmerako eszenatoki bilakatu bait zen, laster museoan bertan ikus ahal izango den bezala. 

Parte hartze xumea izan bada ere, Igartubeiti Baserri Museotik Handia filmeko lantaldea zoriondu nahi genuke, egindako lanagatik, Goya sarietan izan duen arrakastagatik eta batez ere, Handia-ren paperetik gure baserrien eta baserritarren historia, bizipenak eta emozioak hain modu berezian azaleratzeagatik, ahanzturan erori ez daitezen. 

1,2,3... GRABATZEN!

Igartubeiti Baserria eta Handia

Iturria: http://www.handiafilm.com