Igartubeiti eta Dantza
                    2019/01/23
                    
                
                Xabier Artolak "Dantza" filmatzen ari ziren bitartean ateratako argazkiak ikusgai Gipuzkoako Argazkilari Elkartean. 
                Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa ipini du ikusgai Xabier Artola argazkilariak Gipuzkoako Argazkilari Elkartean.
Dantza filmatzen zuten bitartean ateratako 2000 argazkietatik 20 aukeratu ditu Xabierrek, 3 dira Igartubeiti Baserri Museoan ateratakoak.
Argazkilariaren esanetan, "Igartubeitiko argi-itzaletan eta kameren aurrean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa".

