Igartubeiti, sagardotarako eta artorako baserria

Alberto Santana historialariak 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne ekainean eskainitako bisita gidatu berezian oso datu interesgarriak eman zituen Igartubeiti eta bere garaiko baserrietaz.

Santanak Igartubeiti baserriko zaharberritze prozesuari buruz hitzegiten hasi zuen bisita. Bere ustez, Igartubeitiren zaharberritzea ikerketa bat suposatu zuen lan taldearentzat, ordurarte ezagutzen ez zena eta garai hartako baserriei buruz ikasteko baliagarria izan dena.

Igartubeitiko zaharberritze prozesua

Igartubeiti, errusiar panpin (matrioska) bat bezalakoa dela dio Santanak. 1.000 urte atzera egin eta etxola bat zen Igartubeiti. XVI. mendean, 1540ean sortu zen Igartubeiti baserria. XVII. mendean, 1620ean, berriz, baserria handitu egin zuten eta garai hartakoa da gaur egun, baserria zaharberritu eta musealizatu ondoren bertan ikus dezakeguna.

Garai hartako baserriak Alemaniako hegoaldetik inportatutako egurrezko teknologia aplikatzen zuten arotzek eraiki zituzten, ez baserritarrek.

Habe-dolare baserriak aipatzen ditu, Gipuzkoan, baserriaren sorrera sagardoa izan zela esanez. XVII. mendean, artoaren iraultzarekin baserritarrek bizirautea lortu zuten.

Bisita gidatuaren bideoa, gaztelaniaz