Igartubeiti "Travel Apicius" eta "Viajeros" aldizkarietan

2015/01/12 Aipamenak
Basquetour-ek sustatutako Euskadiko Enogastronomia Espazio, Zentru eta Museoen Sarea hedatu asmoz, Travel Apicius aldizkariko lehen zenbakian, Igartubeiti Baserri Museoaren inguruko erreportaia argitaratu dute

Basquetour-ek sustatutako Euskadiko Enogastronomia Espazio, Zentru eta Museoen Sarea hedatu asmoz, Travel Apicius aldizkariko lehen zenbakian,  Igartubeiti Baserri Museoaren inguruko erreportaia argitaratu dute, Tolosako Gorrotxategirekin, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio zentroarekin, Sagardoetxearekin, Bakioko Txakolingunearekin, Villa Lucia Ardoaren Zentroarekin eta D'elikatuz-ekin batera. 

Artikulu hauez gain, Sarea osatzen dugun museoei eta interpretazio zentroei buruzko informazioa eta esperientziak biltzen dituen foiletoa argitaratuko da laister, baita gune bakoitzean sarearen informazioa eskaintzen duen totem-a ere kokatuko da. 

Ikus Igartubeiti Baserri Museoari buruzko erreportaia Travel Apicius aldizkarian. 

Bidai eta turismoari buruzko Viajeros aldizkarirako, berriz, Urola Garaia Turismoaren eskutik, Oscar Checa kazetariari Igartubeiti Baserri Museoa erakutsi diogu Gipuzkoari buruzko erreportaia argitaratzeko.