Igartubeitiko dolarea Telmo Esnalen "Dantza" filman

2014/05/12 Egitasmoak

Urte berri on, amona! (2011) edo Aupa Etxebeste! (2005) euskal film arrakastatsuak zuzendu ditu besteak beste Telmo Esnalek, eta orain dantzaren inguruko filma proiektuarekin ari da buru-belarri. Igartubeitiko interpretazio zentroan ikus daitezkeen zenbait ikusentzunezko, Igartubeitiko pertsonaiena adibidez, berak zuzendu zituen 2007an. Dantzari aritu izan da Telmo Esnal, Goizaldi dantzari taldean  hainbat urtez, eta Argia taldearen Zortziko ikuskizunean ere dantzatu zuen.

Koldobika Jauregiren eta Juan Antonio Urbeltzen lankidetzarekin burutzen ari da DANTZA izeneko ikusentzunezko hau. Martxoak 15ean eta 16ean burutu zituzten grabaketak Igartubeiti baserriko dolarean, ondorengo irudietan ikusiko duzuen bezala. 

Ondoren ikus dezakezue film-aren trailer-a: 

Trailer Dantza V Inglesa-HD 1080p from txintxua on Vimeo.

;