Igartubeitiko familiak sarean

2020/04/14
Igartubeiti Baserri Museoko familiak sarean. Familian dibertitu eta entretenitzeko jarduera.

Zuen etxeetatik abentura birtual honetako bidelagun izatera gonbidatzen zaituztegu ¿Animatzen al zarete?

Koadroek, komikietako irudiek edota argazkiek hamaika istorio kontatzen dizkigute, baina askotan guk ezin ditugu horiek aldatu.

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoak eta Euskal Itsas Museoak, zuek komiki baten idazle bilakatzea nahiko genuke. Gustatuko al litzaizuke? Guk irudiez beterik dagoen komiki bat egin eta zuek idatzi.

Komikia, hemen deskargatu

Protagonistaren irudia, hemen deskargatu

Jarduera hau Gipuzkoako Foru Aldundiko “Museoko familiak sarean” ekimenaren bigarren pausoa da. Gustura ikusiko dugu zuen lanen emaitza, horretarako Google Classroom plataformaren bitartez erakusteko aukera izango duzue.

Nola egingo dugu?

  1. IZEN EMAN tailerrean: 

Idatzi helbide honetara: metxeberria@k6gestioncultural.com

   2. ENTZUN hurrengo grabaketa 

  3. ITXARON MOMENTU BAT: Zurekin harremanetan jarriko gara funtzionamentua azaltzeko

   4. ERABILI zure GMAIL kontua, ez baduzu bat, SORTU EZAZU.

   5. KODEA bidaliko dizugu

   6.GOZATU ESPERIENTZIAZ!

Eragin burmuinari  eta hitzekin jolas gaitezen!

#museokofamiliaksarean #etxeangerazaitez