Inagrosalute eskola lehiaketa

2012/02/10 Lehiaketak
Inagrosalute proiektuak Nafarroan, Akitanian eta Euskadin nekazaritza jarduerak duen garrantzia gizarteari ezagutzera ematea du helburu. Ildo horretan, hezkuntza funtzeskoa denez, EAEko ikastetxeei zuzendutako lehiaketa antolatu dute.

Nekazaritza sektoreko profesionalek gizarteari egiten dioten funtsezko ekarpenari buruz hausnartzen lagundu nahi digu Inagrosalute proiektuak, jarduera horren inguruan baita kalitateko elikagaiak ekoiztearen garrrantziaz ere.

Lehiaketaren gaia

Baserritarren lanen garrantzia gure eguneroko bizitzan.

Ikasleek, taldean egindako lan baten bidez, iritzia azaldu behar dute nekazaritzaren egoerari buruz, gizartean betetzen duen eginkizunaz, labore desberdinei eta kalitateko produktuei buruz, paisaiaren mantentze lanean baserritarrek egiten duten lanaz paisaiaren, biodibertsitatearen, kulturaren, osasunaren edo landare ondarearen mantentze lanean.....

Partehartzaileak

Lehen hezkuntza eta /edo Derrigorrezko bigarren hezkuntza ematen den Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek parte hartu ahal izango dute lehiaketna.

Ikastetxeen partehartzea gelaka izango da, ikasleek taldean egin beharko dute lana eta irakasle baten koordinazioa izan dezakete laguntza moduan. Egiten den lan bakoitzean ikasle-kopurua 30ekoa izango da gehienez.

Gela bakoitzean lan bat aurkeztuko da gehienez.

Mailak

  • Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat

 

Aurkezpena

  • Formatua: egindako lana euskarri digitalean aurkeztuko da (PDF, powerpoint, bideo, lipdub, flashmob...)
  • Bidalketa: lan guztiak mail bidez bidali ahal izango dira www.itsasmendikoi.net webguneko Inagrosalute lehiaketari dagokion atalean adierazitako prozeduraren bidez, eta posta bidez bidaltzen badira (CD, DVD...) lanak honako helbidera bidaliko dira:
Landatur S.L
Inagrosalute-Eskola lehiaketa
Euskal Herria enparantza 1, 1A
48340  Amorebieta-Etxano (Bizkaia)
Tel.: 94 630 07 30

 

Lanen aurkezpenean ez dira agertuko parte hartu duen taldearen daturik. Artxibo batean edo horrekin batera doan dokumenturen batean edo horrekin batera doan dokumenturen batean zehaztuko dira lanaren izenburua, taldearen datuak, ikastetxea, udalerria, harremanetarako pertsona eta telefonoa.

  • Aurkezteko epea: lanak aurkezteko gehienezko epea 2012ko maiatzaren 4a izango da.

Epaimahaia

Epaimahaia HAZI Fundazioko Landa Garapen arloko pertsonek eta hiru lurraldeetako Landa Garapen Elkarteeetako ordezkariek osatuko dute.

Epaimahaiak hamabost eguneko gehienezko epean ebatziko du lehiaketa, adierazitako entrega-datatik kontatzen hasita eta 2012ko maiatzaren 30a baino lehen jarriko da harremanetan irabazle izan diren ikastetxeeekin.

Sariak

  • Lehen Hezkuntzako lan onenarentzat
  • Derrigorrezko Hezkuntzako lan onenarentzat
  • Sari berezi bat bi maila horietako edozeinetan originalena izan den lanarentzat.

Maila bakoitzaren barruan, talde irabazle bat aukeratuko da, eta ikasle guztiek abentura anitzeko jardueren jardunaldi oso batean parte hartzea izango da saria.

Irabazle izan diren taldeek abentura anitzeko bi programa desberdinen artean aukeratu ahal izango dute, biak jardunaldi osokoak izango dira, eta horren barruan ikastetxetik garraiatzea eta egingo diren jarduerak eta monitoretza sartuko dira, 2012ko irailaren 30a baino lehen egin beharrekoa izango da.

Oharrak:

Lan sarituak inprimatuta, DCan edo webgunean, osorik edo partzialki argitaratzeko eskubidea izango dute Inagrosalute proiektuak eta erakunde laguntzaileek.

Oinarri hauetan modu esplizituan jasota geratu ez den bere eskuduntzako gai oro ebazteko ahalmena izango du epaimahaiak.

Lehiaketan partehartzeak partehartzaileek oinarri hauek onartzen dituztela esan nahi du.

Informazio gehiago: www.itsasmendikoi.net

 

Inagrosalute eskola lehiaketa