Ingurunea arakatu, sentitu eta usaindu

2023/06/20
Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak natura artelan bihurtzeko aukera eskaintzen dute udalekuetako taldeentzat

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak, ingurunea arakatuz, sentituz eta usainduz, natura artelan bihurtzeko aukera eskaintzen dute jardueren bidez. 

Uda honetan, Igartubeiti baserriko ingurunea arakatuko dugu, poliki, guztia ondo aztertuz, sentituz, entzunez eta usainduz. Inguruneko elementuren bat aukeratu eta tailerrean oihal batean estanpatzeko erabiliko dugu. Natura bera artelan bat sortzeko eta artelan honen erakusleiho bezela erabiliko dugu.

Zumalakarregi museoan berriz, bertako ortua osatzen duten sendabelarrak ezagutu eta aztertuko ditugu XIX. mendeko irudiekin sailkatuz.