"Iraganeko eraikuntzak etorkizuna sortzeko" famili tailerra

2025/09/29
"Ondarea eraikitzen" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera

Igartubeiti Baserri Museoak, "Iraganeko eraikuntzak etorkizuna sortzeko" familia tailerra antolatu du, urriaren 11ean, 16:30etatik aurrera Ondarearen Europako Jardunaldien barne. Aurtengo edizioak, arkitekturaren lorpen artistiko eta teknikoak nabarmentzen ditu, "Ondarea eraikitzen" lelopean. 

Igartubeiti Baserri Museoan urrian ospatzen dugun Sagardo Asteko programazioaren barne antolatuko dugu Maushaus-ek sortu eta gidatutako tailerra. Baserriaren arkitekturan oinarrituko da, arkitektura funtzionaltasun hutsa baino askoz gehiago da: tokiko historiaren, kultur nortasunaren, memoria kolektiboaren eta ondarearen kontserbazioaren sinbolo indartsua da.

Ahozko transmisioa landuko da, bizitzeko moduen eta praktikek ingurunean eta arkitekturan duten eraginari buruz hausnartuz.

Izen-emateak zabalik daude:

  • Posta: igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • WhatsApp: 618 00 41 31
  • Telefonoa: 943 72 29 78

 

Iraganeko eraikuntzak etorkizuna sortzeko tailerra