Islandian hildako baleazaleen inguruko dokumentalaren grabaketa Igartubeitin

2016/03/22
Bizkaiko Old Port Films ekoiztetxea Islandian 1615ean eraildako baleazale euskaldunen inguruko dokumentala grabatzen ari da. Igartubeitin burutu dituzte grabaketa zati batzuk martxoak 16an eta 17an.

Baskavígin, Islandian eraildako euskal baleazaleen inguruko dokumentaleko zati batzuk Igartubeiti Baserri Museoan grabatu dituzte. Islandiako etxolen barrualdea irudikatu dute Igartubeiti baserriaren barruan. Baserriaren barrualdeko harri eta egurrezko egiturak primerako aukera eskaintzen dute Islandiako garai hartako etxolen barrualdea irudikatzeko. Zehazki, Islandiako bost txabolaren barrualdeak grabatu dituzte Igartubeitin.

1615ean Islandiako etxola haietan izandako afariak, festak eta erailketak grabatu dituzte.

Aktoreez gain, 22 extra aritu dira lanean egunotan Igartubeiti Baserri Museoan. 

Islandian hildako baleazaleen inguruko dokumentalaren grabaketa Igartubeitin

"Baskavígin" dokumentala grabatzen Igartubeiti baserrian