Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek egindako dolarearen maketa Igartubeitin

2019/06/06
Gaurtik aurrera Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen eginiko XVI. mendeko dolarearen maketa dago ikusgai Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan. Honela gerturatzen diren guztiek dolarearen egitura eta funtzionamendua hobeto ulertzea ahalbidetuko du.

2018. urtean Izarraitz Lanbide Heziketatik Igartubeitira eginiko bisitak elkarlanerako bidea ireki zuen, museoan ikusgai dagoen dolarearen maketa egiteko. Eta hau izan da emaitza:

 

Baliatutako materialen artean, okumezko oinarriaren gainean Urola bailarako baserri zahar batetik berreskuratutako 300 urteko Euskal Herriko haritz baten egurra eta haritz amerikarraren egurrak daude.

Honenbestez gure esker ona adierazi nahi genieke Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei gure historia hobeto ulertzen eta Igartubeiti Baserri Museoa irisgarriagoa egiten laguntzeagatik.