"Jakintzen hibridazioa" tailer esperimentalen zikloa

2023/01/18
Moda jasangarria, keramika, dantza-artea, gastronomia eta elikadura burujabetzaren disziplinak landuko dira

Igartubeiti Baserri Museoak, "Barne Begiradak" proiektuaren barne, Ezkio eta Gabiriko udalerrietan hainbat eragileekin elkarlanean, "Jakintzen hibridazioa" tailer esperimentalen zikloa antolatu du.
Aukera berriak sortuz, landa eremua hainbat diziplinatatik birpentsatzeko eta jakintza tradizionalekin lotzeko.

Moda jasangarria, keramika, dantza-artea, gastronomia eta elikadura burujabetzaren disziplinak landuko dira ondorengo tailer esperimentaletan: 

  • "Jakintza ehunduz"

Ezagutu KOTOI marka jasangarriaren sortzaileen eskutik Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan dugun aldi baterako erakusketa, moda, materialen birziklapena eta XVI. mendeko bizitzeko moduak biltzen dituena. Bertan ikusgai dagoen osagarri bat berreskuratzeko aukera izango duzu, Bixak izena duena, tradizioa eta gaur egungo ekintza jasangarriak bateratzen dituen joskuntza tailer esperimental honetan.

Data: Urtarrilak 29, 10:00etan

Igartubeitiko Interpretazio zentroan. 

Oharra: Beharrezkoa da josten eta josteko makina erabiltzen jakitea.

KOTOI, Maialen Porroy eta Fanny Alonsoren eskutik.

Izena eman, online edo telefonoz, 943 72 29 78.

  • "Keramikaren bitxikeriak"

Gaur egun oso modan dagoen artisau lanbide bat ezagutuko duzu, keramika. Tailerrak bi saio izango ditu, lehenengoan keramika erabiliz eskultura baten sorkuntzan lan egingo duzu. Bigarrenean lanaren emaitza jaso eta Isla Pitxiak osagarrien proiektua ezagutuko duzu.

Datak: otsailak 8 eta 22, 17:00etan. 

8-14 urte bitarteko gazteei zuzendua, Ezkioko Gaztegunean izango da.

POTT keramikako, Jonek eta Maitek eta ISLA pitxiak-eko Haizpeak eskainia.

Izena eman, online edo telefonoz, 943 72 29 78.

  • "Land (artea) familian"

Inguratzen gaituen naturaz gozatu familian barnera begiratuz eta gure esentzia adieraziz. Dantza eta artea erabiliko ditugu naturarekin konektatu eta landa eremua modu desberdin eta berezi batean ikusi eta sentitzeko.

Data: otsailak 11, 16:30etan.

Igartubeitiko interpretazio zentroan. 

6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua.

Oihane Vicentek eta Oier Fernandezek eskainia.

Izena eman, online edo telefonoz, 943 72 29 78.

Ziklo hau Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.

 

Barne Begiradak