Landa eremuko jakintzak berreskuratzen
Igartubeiti Baserri Museoan, Poctefa Patrim 4.0 proiektuaren barne, "Jakintzen hibridazioa" izeneko tailer zikloaren bi saio burutu ditugu.
Parte hartzaileak oso gustora aritu dira ekoizle eta artisauak eskainitako azalpenak entzuten, beraiekin solasten. Baita Biziolako zenbait ekoizleren produktuak dastatzen eta ondorengo bideoan ikusten den bezala, Itziar De la Granja artisauren eskutik, saskiak egiten.
Landa-ingurunearekin lotutako memoriarekin eta jakintza tradizionalekin lan egiteko eta naturarekiko eta lurrarekiko konexioaren garrantzia azpimarratzeko aukera ere eskaintzen du "Jakintzen hibridazioa" tailer zikloak.
Azaroaren 15an, hurrengo hitzorduan, hirugarren saioan, artilea landuko dugu Sandra Crivillé artisauaren eskutik.