Nafarroa 1512

2012/06/15 Gertakizuna
500 urte igaro dira Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik eta bertsio ofizialak gertaera hau anexio baikortzat jotzen duen bitartean, Nafarroa Bizirik taldearentzat, berriz, inbasio krudela eta odoltsua izan zen.

Nafarroa Bizirik taldeak jarduera asko antolatu ditu 1512ko udan Nafarroan gertatutakoa ezagutzera emateko eta beraien web gunea da horren lekuko. 

Hitzaldiak, mahainguruak, dantza ikuskizuna, Lip-Dub-a, mugarrien inaugurazioak, musika bilduma, artelanak, denda eta abar.

Martxa nazionala antolatu dute ekainak 16ean Iruñean, egitarau zabala antolatuz. 

Gertakizun honen inguruko informazioa hedatu dute ere Gaztezulo aldizkarian.

Argia aldizkariko Larrun-en ere gai hau jorratzen dute sakonki.

Nabarraldek datorren irailaren 7tik 16ra Euskal Herriko historialarien III.  biltzarra ospatuko du, 1512ko konkistaren ondoriak aztertzeko helburuarekin.  Arrasaten, Leitzan, Agoitzen eta Iruñean ospatuko dira saioak hurrenez  hurren. Vianako eta Oñatiko kongresuen ondoren, biltzar honek 3 urteko zikloa itxiko du. Zabalik da jada biltzarrean izen emateko epea, eta irailaren 3 arte dago aukera. 

Biltzarraren egitaraua