Oihalak eta janzkera
Udalekuko taldeak antolatzen dituzue? Hemen gure aurtengo proposamena zuentzat!
Uda honetan….etorri Igartubeiti eta Zumalakarregi museoetara!
Igartubeiti baserrian garai batean oihalak nola sortzen zituzten ezagutuko dugu, lihoari buruzko bitxikeraiak ezagutu, baserriko bizimoduan murgildu eta oihal zatitxoa ehunduko dugu telare txikietan. Lihoa ehuntzea, hori bai lioa!
Zumalakarregi museoan, XIX. mendeko janzkera zein zen ezagutuko dugu, garaiko jantziez baliatuz, era dibertigarri batean garaiko pentsamendu eta bizimodua ezagutuz!
Bi museoak bisitatu eta tailerrak egiteko prezioa 7€-koa da haur bakoitzeko.
Museo bat bakarrik bisitatzeko aukera era badago eta museo bakoitzak bestelako jarduerak antolatzen ditu ere.
Zuen taldeen ordutegi eta beharretara moldatzen gara, jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko.


