Zorionak Ortzi Akizuri!

2012/11/23 Lehiaketak
Ezkio-Itsasoko gazteak irabazi du Ekobidaiaria lehiaketa. Ozeanian, Europan eta Ameriketan jasangarritasunaren arloan energia, landa garapena eta kontsumo jasangarria landuko ditu.

Ekobidaiaria Kutxa Ekoguneak antolatutako lehiaketa da eta munduko esperientzia jasangarrien berri emango duen pertsona aurkitzea izan du helburu.

Ortzik eta beste partaideek egingo luketen ekobidaiaren bideo-proposamenak aurkeztu behar izan dituzte lehiaketa honetara. Bideo horiek bi astez Kutxa Ekoguneko Facebooken egon dira ikusgai eta erabiltzaileek gustukoenak bozkatzeko aukera izan dute.

Epaimahaiak Ortzi Akizu izendatu du garaile baldintza hauetan oinarrituz:

  • Facebookeko Ekobidaiaria aplikazioan lortutako boto kopurua (%25)
  • Ekobidaia proposamenaren kalitatea eta orijinaltasuna (%50)
  • Aurrez-aurreko elkarrizketa (%25)

 

Zorionak Ortzi, ondo ibili eta asko ikasi!