Patrim 4.0 Egoitza artistikoa Igartubeiti Baserri Museoan
Deialdia irekita dago belaunaldien arteko lotura bultzatzen eta indartzen lagunduko duten proiektu artistikoak aurkezteko, bai eta kontakizun, iruditeria eta antzezpenak gaur egun berrinterpretatzeko ere, Ezkioko udalerriko landa-eremutik etorkizuna birpentsatzeko.
Ezkiok 467 biztanle ditu. Sakabanatuta dauden hainbat auzok osatzen dute Ezkio. Igartubeiti Baserri Museoak, ia 25 urteko ibilbidearekin, eta 2017an inauguratutako tokiko ikastetxeak, oso funtzio garrantzitsua dute udalerriko gizarte, hezkuntza eta kultura kohesioan, elkarbizitzarako eta jakintzen elkartrukerako espazio gisa, hirigune ezberdinetara duen distantziak markatutako eremua baita.
Diziplinak:
Proposamen hauek onartuko dira: arte bisualak, ikus-entzunezkoak, instalazioak, Land Art, argazkigintza, soinua, antropologia, ikerkuntza, eskultura, performancea eta artistaren eta lurraldearen arteko elkarrizketa lotzen duten adierazpen artistiko edo lan-ildo guztiak, betiere ingurunearen espezifikotasunaren eta testuinguruaren baitan eta paisaia eraldatzeko ideiari lotuta.
Argitaratu gabeko proposamen bakarra aurkeztu ahal izango da, bakarka edo taldeka.
Egutegia eta dokumentazioa:
Hautagaitzarako azken eguna: 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
Proposamenak telematikoki baino ezingo dira bidali, ondorengo formularioaren bidez.
Egonaldiaren datak: 2026ko martxoaren 2tik 29ra
Egoitza artistikoaren oinarriak
PATRIM 4.0ri buruzko informazio gehiago
PATRIM 4.0 kultura ondarea berritzeko eta sormenez kudeatzeko Pirinioetako sarea Pirinioetako eskualdean kultur ondarea zaintzea eta balioestea sustatzen duen proiektua da. Proiektu honen bidez, ezagutza-trukea indartu eta ondarearen kudeaketa hobetu nahi da mugaz gaindiko lurraldeetan. Sare honetan Aragoi, Katalunia, Hautes-Pyrénées (Frantzia), Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko bazkideek parte hartzen dute.
PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
PATRIM 4.0ren lankidetza
- Ayerbeko udala
- Ecomuseu de les Valls d'Àneu
- Grauseko udala
- Hoya de Huesca Eskualdea
- Somontano de Barbastroko Eskualdea
- Ribagorzako Eskualdea
- K6 Kultur Kudeaketa SL
- Zugarramurdiko Garapena SL
- Commune de Beaudéan
- Office de Tourisme de Saint-Lary
- Communauté de Communes Neste Barousse
- Universitat de Barcelona
- Universitat Autònoma de Barcelona
- Euskal Herriko Unibertsitatea

