Patrim 4.0 proiektuko bilera Igartubeitin

2026/04/10
Apirilak 17, ostegunean, Patrim 4.0 egitasmoaren bazkideak bilduko gara Igartubeiti Baserri Museoan, 9:00etatik aurrera. Igartubeiti Baserri Museoa, 2014tik da Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa sustatzen duen sare honetako kide

Patrim 4.0 proiektua osatzen dugun bazkideak bilduko gara, apirilak 17an, ostegunean, Igartubeiti Baserri Museoan. 

Topaketa honen helburuak honakoak dira: 

  • Proiektuaren aurrerapenei buruz hausnartzea
  • Ideiak eta lorpenak partekatzea
  • Egin daitezkeen aldaketak proposatzea
  • Aurrez aurreko lankidetza indartzea


PATRIM 4.0 INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2021-2027 Programaren Gidaritza Batzordeak onartu zuen, 2023ko azaroaren 30ean egindako bileran. Guztira 1.364.663 €-ko aurrekontua du, eta INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 €-ko finantza-laguntza, hau da, EGEF funtsen laguntzaren % 65.

Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:

  • Ondarearen Kudeaketa Integralerako Ereduak Mendiko Lurraldeetan: Museoak eta Lurraldeak, Kalitatea, Prestakuntza eta Dibulgazioa, Jakintzen hibridazioa eta Herentzia kulturala.
  • Patrim 4.0, kultura- eta ondare-helmuga. Patrim Helmugak, Pyrenoteca, Artisten Egoitzak, Museo Birtuala eta Erakusketa Ibiltariak.
  • Patrim 4.0. Berrikuntza eta iraunkortasuna. Irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia-turismoa eta familia-turismoa.

 

Hauek dira Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailea Sarea osatzen duten erakundeak: Communauté de Communes Neste Barousse (Grotte de Gargas), Hoya de Huesca Eskualdea/Uescako Plana (Turismo ornitologikoa), Somontano de Barbastro Eskualdea (Parque Cultural del río Vero – Centro de Arte Rupestre, Colungo), Ayerbeko Udala (Ramón y Cajal Interpretazio Zentroa), Grausko Udala (Espacio Pirineos), Commune de Beaudéan (Musée Larrey), K6 Gestión Cultural Enpresa (Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio), Universitat Autònoma de Barcelona – Centre d 'Estudis del Patrimoni Arqueològic (UAB) (Espai Orígens, Camarasa), Bartzelonako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecomuseo del Valls d Àneu, Musée de l' Aurignacien (Aurignac), Sorginen Leizea Museoa (Zugarramurdi), Office de Tourisme de Saint Lary (Maison du Patrimoine de Saint-Lary Soulan).