Sagar zukua egiteko aukera, bisita gidatu bereziak, dastaketak eta familientzako jolasak Aste Santuan

2024/03/19
“Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez Euskal gastronomian murgildu, pintxo bat dastatuz eta txotx eginez. Museoak familientzako jolasak eskaintzen ditu baserriaren sekretuak ezagutzeko

Igartubeiti Baserri Museoak Aste Santuko programa berezia eskainiko du datozen asteetan, sagar zukua egiteko esperientzia sentsorialarekin, baserriko bisita gidatu bereziekin, dastaketekin eta baserriko sekretuez familian gozatzeko jolasekin.

Igartubeitik familientzako jarduera berri bat eskainiko du Aste Santu honetan, baserrian zeharreko bisita ludikoa. Haurrek beren piko-pikoak muntatzen dituzte eta objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen dira.

Baserriaz gozatzeko aukera ere badago, Martintxoren ikuspegitik, Igartubeiti baserriaren barruko gelak zeharkatzen dituen beste jolas baten bidez.

Igartubeiti baserrian jakiek izandako garrantzia ezagutzeko aukera ere izango da, “Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez Euskal gastronomian murgilduz, pintxo bat dastatuz eta txotx eginez amaitzen den bisitan.

Bi egunetan, “Egin ezazu zure sagar zukua” eskainiko du Igartubeitik, sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dagoen esperientzia sentsorial eta dinamikoa.
Parte-hartzaileek sagarren usaina eta zaporea ezagutuko dute, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Bisitariak sagarra jotzeko egiten ziren musika erritmoak praktikatzeko aukera izango du, kirikoketarekin lotutakoak. Ondoren, azken prozesu hori mekanikoki errepikatuko dute, prozesuaren forma tradizionala eta egungoa esperimentatuz. Birrindu eta prentsatu ondoren, muztioa dastatuko dute, beren lanaren fruitua.

Gainera, Igartubeitik bere sekretu guztiak ezagutzera ematen ditu goizean eta arratsaldean eskaintzen dituen bisita elebidunetan.

Jendea Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

IGARTUBEITI FAMILIAN!
Piko-piko jokua erabiliz familian Igartubeiti Baserria ezagutuko dugu modu dibertigarri eta dinamiko batean.
Martxoak 29, Ostirala, 11:00etan euskaraz 12:30etan erderaz.
4€ helduak, 12 urtetik beherakoak doan.

PINTXO ETA TXOTX!
Euskal gastronomian murgildu, pintxo bat dastatuz eta txotx eginez.
Martxoak 30, Larunbata, 11:00etan euskaraz eta 12:30etan erderaz.
6€, 12 urtetik beherakoak doan.

SAGARTXOTX! EGIN ZURE SAGAR ZUKUA ETA DASTATU GAZTA PINTXOAREKIN
Ezagutu dolare-baserrien historia, euskal sagardoaren kulturaren jatorria. Ikas ezazu baserrien bihotzean dauden makina hauen funtzionamendua.
Egin zure sagar-zukua eta dastatu gazta-pintxo batekin.
Zentzumenentzako konbinazio ezin hobea!
Martxoak 27 eta Apirilak 3, Asteazkena, 10:30etan
6€ helduak eta 4€ haurrak.

ORDUTEGIA:
Martxoaren 28tik Apirilak 1era: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Bisita gidatuak, 11:00etan euskaraz eta 12:30etan erderaz, 17:00etan erreserbaren arabera.

Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 72 29 78 eta 943 72 51 07 telefonoetan.