Sagardo Apurua Donostia 2013

2013/12/20 sagardoa
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Sagardo Apurua Donostia 2013 ekimena antolatu du. Bretxan izango da garai bateko sagardotegia, 2014ko Txotx garaiari Donostian hasiera emanez. Garai batean kupelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaion Apurua.

Donostiako berreraikuntzaren bigarren mendeurreneko ekitaldien (1813-2013) barne, abenduan sagardoa izango da protagonista Donostiako kaleetan zehar. Horrela, XIX.mendeko sagardotegi bat berregingo da, garai hartako Donostiako sagardotegiak zuten itxura eta giroa irudikatuz.

Sagardo Apurua 2013 ospakizunak, orain dela 200 urte Donostiak zuen sagardoarekiko kultura irudikatzeaz gain, 2014ko Txotx denboraldiko sagardo berriaren irekiera ere suposatuko du. Abendua txotxa hasteko denboraldia da, muztioa kupeletan sagardo bihurtzen ari den garaia eta sagardoa sagardotegian dastatzen hasteko garaia.

Ekitaldi honen inguruan bi ospakizun nagusi egongo dira, bata abenduaren 21ean Santo Tomas egunean, eta bestea, abenduaren 27, 28 eta 29an. Santo Tomas egunari dagokionez, Aiete auzoan dagoen Katxola tolare baserrian sagardogile batek sagardoa egingo du eta ikusgai izango da goizeko 10:00etatik aurrera. Ondoren, sagardoa, idi pare batekin, Bretxan kokatua dagoen garai bateko sagardotegira emango da Donostiako kaleetan barrena.

Abenduaren 27, 28 eta 29ko egunei dagokionez, Sagardoaren bueltako lehengo ohiturak biziko dira, Bretxako sagardotegi zaharrean, sagardo berria dastatzeko aukera izango da bertso, kantu, toka, bola eta bestelako ohiturekin. Egunari izaera berezia emateko, eta garai batekoa eta gaur egungoa uztartzeko, dastatze komentatuak eta maridaje egingo da. Alde zaharreko zenbait tabernetan makailo pintxoa sagardoarekin batera dastatzeko aukera izango da eta horren inguruan txapelketa bat antolatu da.

Egitaraua ikusi. 

 

Sagardo Apurua Donostia 2013