Sagardoaren Kultura eta Igartubeiti BBC Travel webgunean

2022/07/15
Mike MacEacheran kazetariak idatzi duen erreportaia, martxoan Sagardoa Route-ren eskutik egindako bisitaren emaitza

Mike MacEacheran kazetari eskoziarra Igartubeiti Baserri Museora etorri zen bisitan martxoak 11ean Amaia Zubeldia, Sagardoa Route-ko arduradunarekin. 

Igartubeitin, Irati Arroyo lankidearen eskutik, baserri-dolareetan sagardoa nola egiten zen ikusteko aukera izan zuen. 

Oiharte sagardotegian txotx egiteko aukera izan zuen, Albaolan ere izan zen, sagardoaren kulturak eta arrantzak duen lotura ezagutuz. 

Bisita hauetan sentitutakoa eta bizitakoa erreportai batean bildu du BBC Travel webgunean. 

Eskerrik asko Mike MacEacheran-i eta Sagardoa Route-ri.