Sagarra jotzeko pisoia

2020/10/14

Kirikoketa, kirikoketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela , jo dela, dio kantak baina ze tresna erabiltzen zuten sagarrak jotzeko? Ba, egurrezko pisoia.

Igartubeitin, urte askotan, Sagardo Astean zehar, Arizkungo Jo ala Jo kultur elkarteko kideak eta 2019an, Beasaingo Sustraiak dantza taldekoak sagarrak jo dituzte, baserriko dolareko askan, kirikoketa erritmora, pisoiekin.
Aurten, berriz, bizi dugun egoera dela eta, ezinezkoa izan zaigu iaz bezala Kirikoketaren ikuskizuna antolatzea Sustraiak dantza taldekoekin. Ea datorren urtean aukerarik dugun, hala espero dugu!!!

Garai batean, berriz, aste osoan, egunero, egunero, pisoiak erabiltzen zituzten sagarra jotzeko. Baserritarrak dolareko askan ilaran jarriz, erritmo bizian, sagar kilo ugari jo behar izaten zuten. Ez zuten gimnasiora joan beharrik…..

Baina ze lotura dute pisoiak eta txalapartak? Dirudienez, sagarrak pisoiekin joz sortzen den soinu erritmotik sortu zen txalaparta….

 

Sagarra jotzeko pisoia

Sagarra jotzeko pisoia