Sagarrondo txintxo, sagarrondo on! ikuskizuna dolarean

2023/09/06

Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra joleak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero, olerkaria eta esatariak ikuskizuna eskainiko dute urriak 7an, larunbatean, Igartubeiti baserriko dolarean, Antioko Musikaldiaren barne, arratsaldeko 18:00etan. 

Ikuskizun honetan, sentiberatasuna ardatz, dantza, musika eta hitzaren bidez sagarrondoak izango dira protagonista,  hauek, sagarrondoak,  eta hauen itzalean baserritarrek izandako sentipenak eta bizipenak. 

Beharrezkoa da izena ematea, 943 72 29 78 telefonoan edo emailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus.

Autobus zerbitzua izango da. Zumarragako Elizkaletik irtengo da 17:30etan.