San Juan baleontzia eraikitzeko egurra

2014/01/31 Itsas ondarea
Zeraingo Zerralan zerrategian moztuko dituzte 200 haritz enbor

San Juan baleontzia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Enbaxada mugikorra izango da. Itsasontzi historiko honen berreraikuntza prozesuak Albaola Elkarteak burutuko du Pasaiako Ondartxo itsas kulturaren zentroan eta ia hiru urte iraungo ditu. 

Sakanak bere basoetako 200 haritz enbor dohaintzan eman eta 22 trailerretan Zerainera garraiatu ondoren, orain egurra herri honetako Zerralan zerrategian moztuko dute.  

San Juan baleontzi berriak 24 metro luzeran eta  7,5 metro zabaleran izango ditu. Zuhaitz okerrak egitura osatzeko erabiliko dira eta zuhaitz zuzenak egitura estaltzeko. Baleontzia hutsik 200 tona pisatuko ditu eta 220 litroko 900 sagardo barrika garraiatzeko ahalmena izango du.