Talde anitza txango inklusiboan

2021/11/09
Guztion Ondarea, denok parte!, Ondarearen Europako Jardunaldien barne, igandean, azaroak 7an, txango inklusiboa Igartubeiti Baserri Museoan Arteriaren eskutik

Arteriak txango inklusiboa antolatu zuen igandean, azaroak 7an Igartubeiti Baserri Museoan, Guztion Ondarea, denok parte!, Ondarearen Europako Jardunaldien barne, kultur eskubideak eta inklusioa aldarrikatzeko helburuarekin, 

Ekintza honekin, kultur eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatu nahi izan dugu. Arreta berezia eskaini zaie egoera zaurgarrian egon daitezkeen pertsonen presentziari eta euren parte hartzeari, eta gizartean dugun aniztasuna agerian gelditu zen.

Goyeneche eta Atzegiko erabiltzaileak, Ordizia Koloreko migratzaileak parte hartu zuten, besteak beste, txango inklusiboan. Baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera izan zuten. 

Arteriak, duela egun batzu, Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan izeneko ikerketa aurkeztu du. Ikerketaren gidaritza teknikoa EHUko Joxe Ximenezek darama. Bertan parte hartzen ari dira, Goyeneche Fundazioa, Ordizia Kolore, Caritas, Segurako Adin Txikikoen Egoitza, Goierriko Adineko Pertsonen Elkartea, Begisare Elkartea…

 

Txango inklusiboa Igartubeitin