Tradizioa, zaporea eta kultura uda honetan Igartubeitin
XV. mendeko jatorrizko dolare-baserri honetan, landa-paisaian eta giro lasaiean, familientzat eta kulturazaleentzat egokitutako jarduerak eskaintzen ditugu, euskal kultura modu parte-hartzaile eta hurbilean biziz.
Uztaila eta abuzturako ondorengo jarduerak antolatu ditugu:
- Historia zukutu! Esperientzia
Prest al zaude sagar-zukua ohiko prozesua jarraituz egiteko?
Ezagutu baserriko dolarearen sekretuak eta egizu zure sagar zukua ondoren dastatzeko.
Larunbatetan, Uztailak 4, 18 eta Abuztuak 1 eta 15, 11:00etan
Prezioa: 6€ helduak 4€ haurrak (6 urtetik beherakoak doan)

- Pintxo eta Txotx! Bisita eta dastaketa
Bisita baten bidez jakiek baserrian zuten garrantzia ezagutuko duzu eta bidaia amaitzeko, mokadu historiko bat egingo duzu, sagardoa, sagar zukua eta gazta inguru paregabe batean dastatuz.
Larunbatetan, Uztailak 11, 25 eta Abuztuak 8 eta 22
11:00 euskeraz y 12:30 gazteleraz
Prezioa: 6€ helduak 4€ haurrak (6 urtetik beherakoak doan)

- Bisita komentatuak
Ezagutu baserrietako bizimodua, ohiturak eta sagardoaren kulturaren jatorria.
Igartubeiti ez da azaltzen, bizi egin behar da!
Egunero, astelehen eta igandetan izan ezik.
- 11:00 Euskeraz
- 12:30 Gazteleraz
- 17:00 Euskeraz edo Gazteleraz

- Igartubeiti familian
Familian bisitatzen bagaituzue, arakatu baserria zuen erritmoan eta modu dibertigarrian.
. ”Martitxoren baserria” liburuxka: bisitan zehar jarduera ezberdinen bidez Martintxoren baserriaren bitxikeriak ezagutzeko aukera.
. Piko- piko jolasa: bilatu elementu ezberdinak baserrian zehar eta ezagutu zertarako erabiltzen ziren.
. Txikienentzako txokoa: jolastu eta ikasi familien txoko berrian.
Material guztia doan eskura daiteke harreran
Informazioa; bisita eta jardueretara izen-emateak:
- online
- igartubeiti@gipuzkoa.eus
- 618 00 41 31 / 943 72 29 78
Ordutegia:
- Astelehenak: Itxita
- Asteartetik Larunbatera: 10:00 - 14:00/16:00 - 19:00
- Igandeetan: 10:00 - 14:00

