Turismo Kode Etikoa

2022/05/25
Urola Garaiko sei enpresa eta erakundeek jaso dute Turismo Etikoaren zigilua

Astelehenean, maiatzak 23, Azkuna zentruan ospatu zen euskal turismo erakundeak aintzat hartzeko ekitaldia. Bertan Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa-ren zigilua eman zitzaien 530 eragile eta enpresa turistikoei. Javier Hurtadok, Turismo, Komertzio eta Kontsumo sailburuak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz batzuk esan zituzten Euskadiko Turismo Sektorea balorean jarriz eta azken urteotan egindako lana eskertuz. 

Urola Garaiko eskualdeko 6 enpresek jaso zuten zigilua, Legazpiko Bergaretxe Geltoki apartamentuak eta Katilu tabernak, Zumarragako Antioko turismo bulegoak eta Martimuño landetxea , Urretxuko Eire taberna eta guk, Ezkio-itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak.

Turismoaren Kode Etikoa Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen programa bat da.  Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da, eta Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako helburuekin bat egiten du.

 

Turismo Kode Etikoa

Ekitaldira gerturatu ziren enpresa eta erakundeen arduradunak