Txindoki Sanitas erresidentziako bisita

Uztailaren 30ean Txindoki Sanitas Erresidentziako talde baten bisita izan genuen, eta guk bisita egin genien bueltan, abuztuaren 2an, etorri ezin izan zuenarentzat argazki eta azalpenekin Igartubeiti baserria azaltzeko asmoz.

Txindoki Sanitas eta Igartubeiti Baserriaren arteko harreman bat izan zen. Uztailaren 30ean 16 pertsona etorri zitzaizkigun bisitan, batzuk mugikortasun arazoekin, baina ez zuten arazorik izan baserria zein museoa ikusteko.

Abuztuaren 2an ordea bisita egin genien bueltan, etorri ezin izan zutenei erakusteko asmoz. Igartubeitiko ohiko gidak argazki eta azalpen batzuekin erakutsi zien inguruko baserriek ezkutatzen duten ondarearen garrantzia.

 Erresidentzian bertan martxan jarri duten proiektu batekin aberasteko aukera ere izan genuen, haien baratza alegia, eraikinaren ingurunea txukuntzeaz gain erresidenteentzako jarduera ezinobea, askok oraindik ahaztu ez duten nekazaritza.