Txotx Ameriketako Far Westean

2022/03/22
Sagardogintzaren kultura Euskal Herritik 8.500 km-ra. Xabier Irujoren, Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearen zuzendariaren eta bere ikaslearen Casimir Bochraren kronika

Igartubeitin, martxoak 26an dastatuko dugu bertako dolarean egindako sagardoa, Barrikote festan. 

Cascade Locks (Oregon) ibai ertzeko herri txikian kokatuta dagoen Son of Man sagardotegian, berriz,  egin dute Txotx-a. Euskal sagardoa egiteko metodo tradizional eta naturala bereganatu eta ekitaldi gastronomiko, kulturala ospatu dute.  Xabier Irujok, Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearen zuzendariak eta Casimir Bochrak kronika bidali digute. 

Txotx Ameriketako Far Westean kronika (pdf).