Udaleku taldeentzako eskaintza: euskal kultura eta sinesmenak lantzeko tailerrak

2025/06/04
Baserrira bisita eginez gure arbasoen bizimodua ezagutu. Gainera, zumeak baserrian izandako garrantziaz hausnartu eta saskien erabilera ezagutuko dugu. Tailer berezi batekin amaituko dugu!

Igartubeiti baserri museoan aukera zabala prestatu dugu, udaleku taldeek baserrira bisita eginez eta euskal kultura eta sinesmenak landuz, gure arbasoen bizimodua ezagutu dezaten. 

Baserria bisitatu ondoren tailer ezberdinak aukeran:

  • Sortu zure saskitxoa

Aurten eskaintza berezi bezala zumeak baserrian zuen garrantziaz hausnartu eta gero Aspace Urretxuko lagunen laguntzarekin haur bakoitzak bere saskitxoa sortuko du.

(3 orduko ekintza, gehienez 30 haur, 5€ haur bakoitzeko, talde mugatuak)

  • Egizu zure sagar zukua

Igartubeiti Baserriko dolarearen funtzionamendua ezagutu ondoren sagar zukua egiteko aukera, sagarrak joz erritmo eta abestiak erabiliz eta dolare txiki batean zukua lortuz, ondoren dastatzeko.

(2 orduko ekintza, gehinez 60 haur, 5€ haur bakoitzeko)

  • Ehundu!

Emakumeek ehuntzen zuten lihoa baserrietan, landare hau ehuntzeko prozesua ezagutu, ondoren telare txikietan haur bakoitzak bere oihal zatia sortzeko.

(2 orduko ekintza, gehinez 50 haur, 5€ haur bakoitzeko)

  • Natur.art

Igartubeiti Baserria naturaz inguratuta dago, baserriko ingurunea arakatu eta gero, artelana sortu, hostoak, loreak eta margoak erabiliz.

(2 orduko ekintza, gehienez 60 haur, 5€ haur bakoitzeko)

  • Gaileta tailerra

Jakiek baserrian zuten garrantziaz ikasi ondoren gailetak sukaldatu!

(2 orduko ekintza, gehienez 60 haur, 5€ haur bakoitzeko)

 

Taldeen ordutegi eta beharretara moldatzen gara.

Informazio eta erreserbak: online

Telefonoa: 943 72 29 78

Emaila: igartubeiti@gipuzkoa.eus

 

Udalekuentzako eskaintza 2025