Udalekuentzako jarduerak Igartubeiti eta Zumalakarregi Museoetan

2022/06/21
Oihalgintza ardatz, Euskal Herriko historiaren mezulari diren bi museo ezagutzeko aukera

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak ehungintza ardatz duen eskaintza bateratua prestatu dute udalekuentzat. 

Alde batetik XVI. mendeko Igartubeiti baserrian sartu eta bertan egiten ziren lanbide desberdinak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, horien barne Liho landaretik oihala ehuntzeko lan gogorra nolakoa zen ikasi eta “Oihala ehuntzea, hori bai Li(h)oa!” tailerraren bitartez oihalen egitura nolakoa den ikusi eta zuen oihal zatitxoa landuko duzue telarean. Bestalde, Zumalakarregi Museoan XIX. mendeko moda ezagutu ahal izango dute. Honela garaiko gizartean murgilduko dira eta horretarako “XIX.mendeko eleganteak” tailerra egingo dute, garaiko dirudunen jantzien rekortableekin jolastuz.

Taldeen ordutegi eta beharretara modaltzen gara.