Udan, bizi Igartubeiti!

2025/06/18
Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu. Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!

Igartubeiti Baserri Museoan, uztailean eta abuztuan ondorengo jardueretaz gozatzeko aukera izango duzu: 

Bisita komentatuak 

Ezagutu baserrietako bizimodua, ohiturak eta sagardoaren kulturaren jatorria.

Igartubeiti ez da azaltzen, bizi egin behar da!

  • 11:00 Euskeraz
  • 12:30 Gazteleraz
  • 17:00 Euskeraz edo Gazteleraz

Pintxo eta txotx! bisita eta dastaketa  

Bisita baten bidez jakiek baserrian zuten garrantzia ezagutu eta zapore goxoarekin bukatzeko pintxo bat dastatzeko aukera txotx eginez.

Uztailak 12 eta 26 / Abuztuak 2, 16 eta 30
11:00 euskeraz y 12:30 gazteleraz
6€ helduak 4€ haurrak (6 urtetik beherakoak doan)

Pintxo eta txotx

 

 

 

 

 

 

 

 

Egizu zure sagar zukua  

Prest al zaude sagar-zukua ohiko prozesua jarraituz egiteko?

Ezagutu baserriko dolarearen sekretuak eta egizu zure sagar zukua gero dastatzeko.

Asteazkenero 10:30-12:00

Jarduera hau egiteko gutxienez 6 pertsona behar dira.

6€ helduak 4€ haurrak (6 urtetik beherakoak doan)

 

 

 

 

 

 

Bisita eta jarduetara izen-emateak: online; 943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.eus 

Igartubeiti familian

Elementu desberdinak dituzue eskuragarri museoko harreran Igartubeiti familian gozatzeko, modu autonomo eta dibertigarri batean:

  • ”Martitxoren baserria” liburuxka: bisitan zehar jarduera ezberdinen bidez Martintxoren baserriaren bitxikeriak ezagutuko dituzu.
  • Piko- piko jolasa: bilatu elementu ezberdinak baserrian zehar eta ezagutu zertarako erabiltzen ziren.
  • Mitologia gunea: Mitologia jokoak eta eguzkilorea eta mitologia pertsonaiak marrazteko gunea

Igartubeiti familian

 

 

 

 

 

 

Ordutegia:

  • Astelehenak: Itxita
  • Asteartetik Larunbatera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
  • Igandeetan: 10:00 - 14:00