Urretxuko Nekazaritza Ekologikoaren V. azoka

2013/07/18 Azokak
Uztailak 20an Euskal Herriko hainbat ekoizleren produktuak egongo dira Lizeoko jolastokian. Haurrentzako tailerrak ere izango dira.

Urretxuko Udalak Biolur-ren lankidetzarekin Nekazaritza Ekologikoaren V. azoka antolatu du uztailak 20an, larunbatean, Lizeoko jolastokian. 

Euskal Herriko hainbat ekoizleren produktuak izango dira: barazkiak, barazki landareak, eztia, ogia, pintxo biologikoak, ardi gazta, sendabelarrak, ardoa eta sagardoa, kontserbak, lora lehorrak, pastelak eta ukenduak. 

Erosleek produktu ekologikoen hainbat saski ederren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. 

Haurrentzako bi tailer antolatu dituzte, opiltxoena eta margotu ezazu zure barazkia izenekoa. 

Azoka 10:00etatik 14:30etara burutuko da Urretxuko Lizeoko jolastokian. 

 

Urretxuko azoka ekologikoa