Urtarrila Igartubeitin

2011/01/14 Orokorra
Hilabetero Igartubeiti Baserri Museoan antolatzen ditugun ekitaldiak biltzen dituen argitalpen digitalari itxura aldatu diogu

Museoko erabiltzaileei e-mailez hilabetero bidaltzen diegun argitalpen digitalak irudi berria dauka. Bertan, museoak hilero eskaintzen dituen jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen dugu. Urteroko ohiko jarduerak, hala nola, barrikotea-martxoan bertsoa, baserri eguna, musika kontzertua dolarean eta sagardo astea, baita familientzako tailer didaktikoak ere.

Aurten, 2011ean, Igartubeiti Baserri Museoak 10 urte betetzen ditu, 2001eko abuztuaren 10ean ireki baitzituen bere ateak. Beraz, ospakizun ekitaldiak antolatuko ditugu urtean zehar eta eskainiko dizuegu hauei buruzko informazioa.

Bestalde, argitalpen digitala hilabetero jaso nahi baduzue, museoko eskaintzari buruzko informazioa jasoz, mezu bat bidali dezakezue.