"Ziarraize", Aurizberrin elkarlanean egindako filma Igartubeitin

2025/10/17
Azaroaren 8an, 17:00etatik aurrera. Filma eskaini ondoren ekoiztetxe eta filmean parte hartu zuten Aurizberriko biztanleekin solasaldia izango da. Jarduera hau Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barne kokatzen da

Datorren azaroaren 8an, Igartubeiti Baserri Museoak, Zinema eta landa Eremuko Emakumeen Zikloa hartuko du 17:00etan. Zine-erakusketa ibiltaria da, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan.

"Ziarraize", Aurizberrin elkarlanean egindako filma eskainiko dugu. Filma eskaini ondoren ekoiztetxe eta filmean parte hartu zuten Aurizberriko biztanleekin solasaldia izango da. 

Hiruki Filmak ekoiztetxeak (Marina Lameiro, Garazi Erburu, Ione Atenea) Aurizberri-Espinal herriko biztanleak gonbidatu zituen beren komunitatearen erretratu filmikoa egitera. Prozesu horri esker, parte-hartzaileak ikusle huts izatetik zinemaren egile izatera igaro ziren, eta sormena eta autoirudikapena sustatu zituzten, partaidetza-batzarren bidez. Batzar horietan, beren filmetan zer sartu erabaki zuten.

Bizitza lasaia da Espinalen, errutina eta ospakizuna bata bestearen atzetik, eta urtaro bakoitzak adierazten du zer egin behar den. Egurra moztu eta moztu, ganadua bazkatzera atera. Lantegiak egunero betetzen du bere lana eta herriko dendan albisteak elkarrizketaz elkarrizketa partekatzen dira. Neguko hilabeteetan film kolektibo bat sortzeko prozesua hasten dute. Gizon batzuek ezin sinetsita diote emakume batzuk ez daudela gaueko orduetan. Inork ikusten ez duen tokian, eguna bukatzean antzinako jakituria biltzen da.

Nafarroako Aurizberri herrian gau batzuetan emakumeak desagertu egiten dira eta inork ez daki ezer haiei buruz hurrengo egunera arte. Zenbaitek fenomeno hori sorginkeriarekin eta akelarreekin lotzen du, mende batzuk lehenago gizartearen oinarri fundamentalistenak astindu baitzituzten.

Filmaz gozatzeko aurrez izena eman beharra dago: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.