"Ziarraize" filmaren emanaldia eta solasaldia

2025/11/10
Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barne

Igartubeiti baserri museoak "Ziarraize" filmaren emanaldia eta solasaldia eskaini ditu, Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barne. 

Hiruki Filmak ekoiztetxeko Marina Lameiro eta Ione Atenea izan dira filmaren aurkezpen eta solasaldian.  

Ekoiztetxeak Aurizberri-Espinal (Nafarroa) herriko biztanleak gonbidatu zituen beren komunitatearen erretratu filmikoa egitera. Prozesu  parte-hartzaile batean oinarrituta ikusle huts izatetik egile izatera  pasatu ziren aurizberritarrak; sormena eta autoirudikapena sustatu  zituzten, partaidetza batzarren bidez. Batzar horietan, beren filmetan zer sartu erabaki zuten.