Zorionak Aroa Perezi eta Iker Aginagari, #Handiaren lagunak Challenge sarituei!

2018/09/07
Irabazleak Igartubeiti baserri museoko dendako artisau produktu gastronomikoz osatutako bi saski eskuratu dituzte.

#Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa dela eta, #Handiaren lagunak Challenge lehiaketa ipini genuen martxan. Baserri kanpoan kokatuta dagoen filmaren kartelarekin argazkia atera, sare sozialetan partekatu #Handia13 #Igartubeiti eta argitalpenaren pantailazoa edo argazki originala bidali behar izan dute parte hartzaileek. 

Zozketan, Aroa Perez eta Iker Aginaga suertatu dira bi saskien irabazleak, Zorionak bioi!!! Eta mila esker parte hartu duzuten guztioi!!!

Erakusketa irailaren bukaera arte izango da ikusgai, oraindik etorri ez bazara, oraindik baduzu aukera!!!

Aroa Perez Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aroa Perezek ateratako argazkia

Zorionak Aroa Perezi eta Iker Aginagari, #Handiaren lagunak Challenge sarituei!

Iker Aginaga saria jasotzen