Zure beharrak edozein izanda ere, zutaz arduratzeko prestatuta gaude. Zerbitzu eta instalazio aukera handia dugu zure eskura.
Zatoz familiarekin
Igartubeiti Baserri Museoak umeekin etortzeko eraikuntza, gune eta ekintza egokiak ditu. Familia osoak parte hartu dezakezute.
Zatoz zure kontura
Egin behar duzun gauza bakarra da Interpretazio zentroan dagoen jendearen arretarako gunera joan, bertan sarrera erosi eta baserriarekin, baita multimediekin ere gozatu.
Zatoz ostegunetan
Asteko egun honetan sarrera doakoa da. Bisita gidatua nahi izanez gero, 1 € ordaindu behar da.
Zatoz zure ordenagailuarekin
Igartubeiti Baserri Museoak bere gune eta eraikuntzetara bisita gidatuak eskaintzeaz gain, beste zenbait zerbitzu ere ematen ditu. Konektatu gure doako sarbideko WIFIra Interpretazio zentroan eta gure webgunean sakondu. Aukera askoren artean:
- beste erabiltzaile eta bisitariekin harremanetan ipin zaitezke museoaren komunitateen bitartez, giza sareetan.
- museoan eskaintzen den informazioaz gain, beste argibide batzuetan sakondu.