Igartubeiti zure eskura

1. Igartubeiti Baserri Museora zentzumen esperientzia:

Zentzumena eta adimena suspertzeko asmoz eta objektu ezberdinen bitartez, Igartubeiti baserrian zehar ibilbidea proposatzen dugu, esperientzia berri batez gozatzeko beharrezkoa den interpelazioan, elkarrizketan eta lasaitasunean oinarrituz. 

Egur mota ezberdinak, txintxarriak entzunez ukuilua bisitatzen dugu, zukua edo eztia dastatuz baserriko gune eta lanbide ezberdinetara hurbiltzen gara; txalapartarekin esperimentatzen dugu...

  • Bisitaren iraupena: 50'-Ordu 1 (zuzendutako jarduera 45')
  • Gehiengo kopurua: 15 pertsonetako taldea (gehienez 4 gurpildun aulkiak) eta laguntzaileak
  • Metodologia: Igartubeiti baserritik ibilbide irisgarria. Ibilbidean zehar elkarrekintza errezten duten dinamika ezberdinak burutzen dira. Horretarako, geldialdi hauetan pertsonak eserita egotea aurreikusten da.

Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. 

Kontaktua eta informazio gehiago: 

Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkiorako errepidea 1. Km
20709 EZKIO (Gipuzkoa).
Tf. 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.eus


Afagirekin lankidetzan diseinatutako jarduera.

Igartubeiti zure eskura

 

 

 

 

 

 

2. Gailetak egiten lantegia: 

Parte hartzaileek gailetak egingo dituzte erabiltzen diren osagai ekologiko eta lantze-prozesuari buruzko azalpenetatik abiatuz. 

  • Lantegiaren iraupena: Ordu 1 eta erdi
  • Gehiengo kopurua: 15-25 pertsona
  • Metodologia: errezeta bat nola egiten den jakitea, osagaiak, prozedura eta ezaugarriak. Lantegi honetan zentzumen esperientzia eskaintzen da elikadura ekologiko baten bitartez. 

Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. 

3. Xaboi naturala lantegia: 

Igartubeitiko baratzeko landare usaindunen bitartez, usaimena lantzen da, xaboia nola egiten den ezagutuz. 

  • Lantegiaren iraupena: Ordu 1 eta erdi
  • Gehiengo kopurua: 15-25 pertsona
  • Metodologia: Igartubeitiko ingurunea eta landare aromatikoen erabilerak ezagutu ondoren, xaboi naturalak egiten dira. 

Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea.