“Arto-hostoen alfonbra” tailerra

Lola Altolagirre artistak eskainia, urriak 1 arte ikusgai dagoen "Haria galtzen" erakusketako jardueren barne

Irailak 10ean, igandean, Lola Altolagirre artistak “Arto-hostoen alfonbra” tailerra eskainiko du, 11:00etatik 14:00etara, urriak 1 arte ikusgai dagoen "Haria galtzen" erakusketako jardueren barne. 

Antzinako teknika landuko dute parte hartzaileek, arto hostoekin nola egiten ziren alfonbrak Euskal Herrian.
Banan banan hartzen da arto hostoa trentza eginez eta nahi den luzera bakoitzak erabakiz, gero juntatuz josten da soka fiin batekin. poliki poliki ikusiz nola transformatzen den, pieza bakarra eta ederra sortuz.

Toki mugatuak. Beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izen ematea: 943 72 29 78. 

 

Arto hostoen tailerra Igartubeitin

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2017/09/10 - 11:00 - 14:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal