“Harrizko azala” familientzako tailerra

Otsailaren 7an, Maushaus-ek “Harrizko azala” tailerra eskainiko du, 16:30etan

Baserriaren bilakaera bat dator Erdi Aroko ekonomia indartsuak jasan zituen aldaketekin; izan ere, lehengaiak eraldatzeko egitura industrial gisa sortu ziren, eta Errenazimentuko krisi ekonomikoan, basoko herria deiturikoa etxebizitzaz hornitzeko bizitegi-okupazioko ereduetan birziklatu zen. Denboraren poderioz, bizitegi-jarduera berri horrek esanahi berria eman zien gure mendien hegalak marrazten zituzten traba itzel horiei. Estaldura-materialak pixkanaka aldatuz joan ziren, harrizko itxitura berrien bidez, inertzia termiko handiagoarekin, eta leiho txikiak irekiz, baserriak etxekotzen joan ziren, gaur egun gure kontzientzia kolektiboa erdibitzen duen irudi ikonikoa sortu arte.

Tailerra 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta 16:30etik 18:30etara izango da.


Tailerreanparte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
Online; 943 72 29 78; igartubeiti@gipuzkoa.eus.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2026/02/07 - 16:30 - 18:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal