"Baserriko argiaren magia" familientzako tailerra

Urtarrilaren 17an, 16:30etan

Igartubeiti Baserri Museoak, "Nagusia hil da. Erlauntzaren inguruko erritua" erakusketaren baitan, "Baserriko argiaren magia" familientzako tailerra antolatu du urtarrilak 17rako. 

Familiek baserria nola argiztatzen zuten arakatuko dute eta erleen sekretua ezagutu ondoren beraien kandelak eta kandela euskarriak egingo dituzte, argizari ekologikoarekin.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Online; 943 72 29 78; igartubeiti@gipuzkoa.eus.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2026/01/17 - 16:30 - 19:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal