Errota eguna: talo eta morokil tailerra

Gipuzkoako Errota Egunaren II. edizioaren programa barruan, familientzako talo tailerra (Ione Iturralderen eskutik) eta morokil tailerra antolatu ditugu Igartubeitin. Hau baino lehen, XVI-XVII. mendeko erroten eta hauek euskal gizartean zuten (eta duten) garrantziaz hitz egingo dugu.

Jarduerak 3 euroko prezioa izango du (2 euro Igartubeitiko famili txartelarekin) eta beharrezkoa da aurrez izena ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus edo telefono bidez 943 72 29 78.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2023/05/13 - 16:00 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal