Albisteak

Ikazkinak

2020/12/28
Basoaren ustiaketan lan izugarria burutu zuten ikazkinek, egurra ikatz bihurtuz

Igartubeiti Baserri Museoa, "Baratzean dago sekretua" gidan

2020/12/10
Bertan, ikastetxeei zuzendutako Elikadura Burujabetza, Agroekologia eta etorkizunari begira dagoen landa eremuari buruzko proiektuak biltzen dira.

Eraikin zaharretan dauden kultur ekipamenduen eko-eraginkortasuna hobetu jardunaldi teknikoa

2020/12/02
Ostegunean, abenduak 3an, Igartubeiti Baserri Museoak "Eraikin zaharretan dauden kultur ekipamenduen eko-eraginkortasuna hobetu" jardunaldi teknikoan parte hartuko du. Jarduera Online jarraitu ahal izango da. Horretarako aurrez izena eman behar da. Izen ematea dohainik da

Abendua: lurrik gabeko baserritarrek errenta ordaintzeko garaia

2020/12/02
Abendua neguaren ataria da eta berarekin dakartza ura, hotza, iluntasuna,... Hori dela eta, datorrenari aurre egiteko baserritarrak, baserria eta ingurua prestatzeko garaia izan da. Gaur egun ospakizunez betetako hilabete berezi eta goxo bezala ulertzen badugu ere, baserrian zama handia izan du; errenta ordaintzeko garaia izan baita abendua.

"Esnatu naiz" kabareta Igartubeitin

2020/11/12
Elur Sorkuntza Etxeak Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza Deialdiko proiektu finalista hau, eskainiko du abenduak 5ean, larunbatean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Igartubeiti baserriko dolarean. Jarduera hau doanik da, Mugen Gainetik, Gehitu eta Euskal Lankidetza agentziari esker

Azaroa hazitarako garaia

2020/11/10
Azaroak izen asko ditu: hazilla zemendia, lenabendu.. Baserritarren hilabetea zenbakiekin baino gehiago aroari, urteko sasoiari, egin beharrei edo lan-arloari begiratuz osatu izan da. Gizarte aldaketekin ordea, zenbakiak lehenetsi ziren, gaztelerazko izenek erakusten duten moduan.

Nögen taldearen kontzertu magikoa Igartubeitin Gaztearen eskutik

2020/11/09
Gaztea irratiak 30 urte bete dituela eta, Nögen taldearen kontzertua antolatu du Igartubeiti Baserri Museoan, azaroak 30ean. Hasiera batean, 30 ikusle izatea espero bazen ere, bizi dugun egoeraren ondorioz, ezinezkoa izan zen. Baina streaming bidez jarraitu ahal izan zen eta Eitbn ere emitituko da

"Mendiak mugitu dituzten emakume piriniarrak" jardunaldia

2020/11/06
Datorren ostegunean, azaroak 12, Igartubeiti Baserri Museoak "Mendiak mugitu dituzten emakume piriniarrak" jardunaldian parte hartuko du. Jarduera Online jarraitu ahal izango da. Horretarako aurrez izena eman behar da. Izen ematea dohainik da

Igartubeiti Baserri Museoak bere lehen gida Irakurketa Errazean gazteleraz argitaratu du

2020/10/30
Laister ere euskeraz izango da. Pertsona guztiek museora sarbidea izatea bermatzeko etengabeko hobekuntza plangintzarekin jarraitzen du Igartubeitik

Aurtzaka taldearen dantza saio aparta

2020/10/26
Europako Ondare Jardunaldien barne eta Dantzagunearekin batera antolatutako ikuskizaz gozatu ahal izan genuen larunbatean, urriak 24ean
Artxiboa