Igartubeiti Baserri Museoak bere lehen gida Irakurketa Errazean gazteleraz argitaratu du

2020/10/30
Laister ere euskeraz izango da. Pertsona guztiek museora sarbidea izatea bermatzeko etengabeko hobekuntza plangintzarekin jarraitzen du Igartubeitik

Igartubeiti zure eskura, adimen irisgarritasuna duten pertsonei zuzendutako programaren barne, Irakurketa Errazean lehenengo gaztelerazko gida aurkezten dugu. Baserriaren historiari eta bizimoduari buruzko informazio gida.

Egitasmo honek komunikazio oztopoak pixkanaka ezabatu daitezen lagundu nahi du, adin ezberdinetako taldeen artean irakurketa sustatu eta azken finean, museoko edukiak pertsona guztientzat eskuragarri izan daitezen.