"Ziarraize", Aurizberrin elkarlanean egindako filma Igartubeitin
2025/10/17
Azaroaren 8an, 17:00etatik aurrera. Filma eskaini ondoren ekoiztetxe eta filmean parte hartu zuten Aurizberriko biztanleekin solasaldia izango da. Jarduera hau Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barne kokatzen da
"Kirikoketa erritmotik txalapartara" belaunaldiarteko tailerra
2025/10/06
Igartubeiti Baserri Museoak antolatua, POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren "Jakintzen Hibridazioa" ekimenaren barne
Pieza berria MusealiaK espazioan: azeri-zepoa
2025/10/01
Urritik martxora bitarte MusealiaK proiektuaren harira Igartubeitin erakusgai izango dugun pieza azeri-zepoa izango da. Baserrietan eta bereziki artzainen artean horrelako tresnek aziendak babesteko izan zuten paperean murgilduko gara.
"Iraganeko eraikuntzak etorkizuna sortzeko" famili tailerra
2025/09/29
"Ondarea eraikitzen" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera
Sagardo Astea urriaren 8tik 18ra
2025/09/03
Baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko urteko une bakarra da. Programak kirikoketa erakustaldiak eta bisita antzeztuak barne hartzen ditu. Urriaren 11ean eta 18an Legazpiko Fabrikara bisita gidatua eskainiko da gazteleraz arratsaldeko 17:00etan
“Itsaso bat esku artean” ikuskizuna
2025/08/25
Antioko XLII. Musikaldiaren baitan Igartubeiti Baserrian urriaren 4ean
Auzolan erritmoak festa giroan
2025/08/20
Baserriak elkarrekin komunikatzeko lan-tresna gisa sortu zen txalaparta, ondorengo festa girorako deia gisa. Kirikoketa joeraren mezuak ere gauza bera adierazten zuen, sagarra jotzearen lana amaituta, festarako unea zetorrela
Uztailarekin batera, iritsi da uzta jasotzeko garaia
2025/07/18
Urteko zazpigarren hilak uztaila izena jasotzen du, hots, uztaren hila. Hala dio, behintzat, esaera zaharrak: uztailean igitaia eskuan.
Igartubeiti, “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain” erakusketan
2025/07/09
Erakusketak euskal landa-ingurunean eraikitako ondareari ematen dio balioa eta tipologia baten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Euskadiko Arkitektura Institutuan ikusgai irailaren 14ra arte
Udan, bizi Igartubeiti!
2025/06/18
Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu. Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!

