¡Ehundu! familientzako tailerra

2022/08/31
"Ezkutuko altxorrak" ekimenaren barne, doan

"Ehundu!" familientzako tailerra antolatu dute Igartubeitik eta "Ezkutuko altxorrak" ekimenak, irailaren 10ean, 16:30etan. 

Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutuko dute. Bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.

6tik 12ra urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako tailer hau doakoa da eta 16:30etan hasiko da Igartubeitiko Interpretazio Zentroan. 

Udako programazioaren barne, "Ezkutuko altxorrak" ekimenarekin batera antolatzen dugun bigarren jarduera da hau. Abuztuaren 14ean, bisita gidatua eta dastaketa antolatu genuen, 16 pertsonak parte hartuz.

¡Ehundu! tailerrean izena emateko telefonoz deitu behar da 943 72 20 42ra.