Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 4” argitalpen Ilustratua aurkezten dute

2019/12/21
Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun bostgarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.

Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguai ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena.

Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.

Oraingo honetan Areagok, kontakizunen laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu.

Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaia baserria eta paisaia da. Baserria bere inguruko paisaiaren zati da, are gehiago, ingurune hori horrela izatearen eragile ere bada. Izenak berak ere halaxe dio:“ baserria = basoko herria”. Baserriak, eta mende luzez bertan egin den bizimoduak lotura zuzena izan dute bere inguruko paisaiarekin. Bere bizimoduaren oinarria izan baita.

Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak, Aitziber Alonsok, Ainara Azpiazuk eta Elisabeth Perezek kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutuz.

 

 

 

 

 

 

Argitaratutako kontakizunak ondorengoak dira:

Saritutako kontakizunak:


Aurkeztutako kontakizunak eta argitalpenean azaltzen direnak:

Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Aitziber Alonsok, Ainara Azpiazuk eta Elisabeth Perezek ilustrazioak sortu dituzte.

Irati Goikoetxea idazle, blogari, irrati esatari eta bertsolari beasaindarra aritu da epaimahai lanetan, Kutxa Ekoguneko Kakun Orbegozorekin eta Igartubeiti Baserri Museoko Kizkitza Ugartebururekin batera.

Abenduak 21ean, larunbatean eguerdiko 12:00etan, Igartubeiti Baserri Museoan, idazleekin, ilustratzaileekin eta antolatzaileekin topaketa burutuko da, elkar ezagutu eta iritziak elkarri adieraziz.

Era berean, abenduak 21ean, larunbat arratsaldean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiak ilustrazio lantegian parte hartzeko aukera izango dute. Aitziber Alonso ilustratzaileak eskainiko du.

 

 

Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 4” argitalpen Ilustratua aurkezten dute

Areago Istorioak belarrietara kontakizunak 4